2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Taldeko aurkezpenak.

Seikote: GLOBALIZAZIOA.

Lehenik eta behin esan behar dut Globalizazioa esplikatu behar zuen taldeak bi "handicap" zituen: alde batetik, lehenengo aurkezpena zen eta beste aldetik, informazio berri asko igorri behar zuten. 
Egia da diapositibetan hitz asko zeudela eta horrek, aurkezten ari zirenei arreta gutxiago ematea ondorio izan zuen. Baina azalpenak argiak izan ziren, eta horri esker egun orain burutu behar ditugun lanetan honi buruz hitz egin dezakegu.

Las divinas: APRENDIZAI ESANGURATSUA.

Aprendizai esanguratsua entzuten dudan bakoitzean, subsunsore hitza burura etortzen da. Talde hau bigarren aurkeztu zuen, baina aurkezpenen lehenengo egunean. Hori dela eta, haien aurkezpenean urduritasuna sentitzen genuen entzuleok. Gai honen zailtasuna zati edo atal batean zegoen. Aurreko taldea bezala, informazio asko zegoen Power Point diapositiba bakoitzeko baina, bazeuden ere marrak, lerroak eta geziak, mugimendu pixka bat ematen Power Pointari.

Dream team: BERRIKUNTZA.

Talde honek hezkuntzaren arloan berrikuntzaren inportantzia azaleratu dute, ausarta izan behar garela hauek sortzeko eta aurrera eramateko. Power Point aurkezpena argazkiz beteta zegoen, horrek entzuleontzat oso ona da, arreta aurkezten ari denari dioalako. Aurkezpenari bukaera emateko bi esaldi aukeratu zituzten: lehenengoa Marie Curie-ren "en la vida no hay cosas que temer, solo cosas que comprender", eta bigarrengoan Albert Einstein-en "si buscas resultados diferentes, no hagas siempre lo mismo".

Bost: CURRICULUM.

Egun honetan "Bost" taldea Curriculum-a azaldu ziguten. Gai hau oso sakona eta zaila izan daiteke adi ez bazaude edo zaila izan daiteke informazio asko duelako. Taldeak haien artean erlazioak egin zituzten eta laguntza eskaini zuten haien artean. Aurkezpena dinamikoa eta erakargarria zen. Gaia barneratuta zuten eta metaforak erabili zituzten gu, entzuleok, esaten zutena hobeto ulertzeko. Argazkiak dinamizatzen zuen asko aurkezpena eta horretaz aparte asko erabili zituzten ere eskemak.

Rockabye baby: EBALUAZIOA.

Talde honek ebaluazioari buruz mintzatu zen. Gaia sakona zen oso eta marrazkiak, argazkiak, esaldiak, eskemak eta abar entzuleon arreta haienganatzeko erabili zituzten. Azalpenak argiak izan ziren eta exenplu asko jarri zituzten hitzegiten ari zutena ulertzeko. Argazki eta eskema asko erabili arren atzekaldea zuria zen eta koloreren bat faltan botatzen nuen diapositiba batzuetan.  
Esaldi esanguratusu bat erabili zuten gaiari bukaera emateko eta orekatuta zegoen talde partaideen mintza.

Ilusioen indarra: BERDINTASUNEAN HEZTEN.

Talde honek esaldi esanguratsuen eta argazki polemikoen bitartez baliatu ziren entzuleon parte-hartzea eta arreta haienganatzeko. Aurkezteko teknikak menderatzen zituztela ikusi nuen. Berdintasunean Hezten, nire taldearen aurkezpenarekin elkarlotuta dago, eta horregatik aipatu zuten gure gaia. Gai askorekin loturak egin zituzten eta honela bildu zituzten beste aurkezpenetan ikusitakoa. Horretaz aparte taldeko partaide guztiek gutxi gorabehera denbora berdinean mintzatu ziren. Berdintasunean hezteko inportantzia gelaratu zuten gu, irakasle izatean, zer gauza saihestu eta zer gauza deuseztatu.


ASA: IKASGELAKO PROGRAMAZIOA.

Talde honek azkenengoa izan zen aurkezteko txandan. Ikasgelako programazio gaia sakona eta mamitsua zen horregatik aurkezpena luzea izan zen. Aurkezpena astunegia ez izateko, argazki asko erabili zituzten baina, atzealdean erabilitako kolorea zuria zen eta hizki beltzekin kontraste handia sortzen bazen ere, kolore falta senti nuen. Hala eta guztiz ere, azkenengo taldea izatea "handicap" bat du: beste aurkezpenekin konparaketak egiten dira.

5 iruzkin:

  1. Kaixo Marta!
    Zure blogaren diseinua gustukoa dut. Edukiak direla eta, oso ondo landuak daudela ikusi daiteke. Zure txikitako argazkiak asko gustatu zaizkit. Lan ona egin duzu, zorionak!

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo kaixo :)
    Lan ikaragaria hartu duzu blogarekin. Txukuna, erakargarria, eta eguneratua dago. Eta ez hori bakarrik, eskatutako baino sarrera gehiago egin dituzu gai anitz eta interesgarriak hautatuz. Benetan oso detaile onak izan dituzula blogean! Zorionak BLOGA ZUREA EGIN DUZULA ikusten da!

    ErantzunEzabatu
  3. Iepa Marta!
    Zein polita den zure bloga! Orokorrean diseinua berezia eta erakargarria da eta letra mota asko gustatu zait. Edukiak landuak eta oso ongi azalduak daude. Gainera, sarrera originalak dituzu eta hori oso ideia ona dela uste dut.
    Lan bikaina egin duzula nabari da. Uda ona pasa!

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo Marta!
    Asko gustatu zait zure blogaren itxura! Hasteko zure bizitzako deitale interesgarri batzuk kontatzea ideia oso ona dela uste dut; bloga oso erakargarria bihurtzen baitu. Edukiak ondo landuak eta antolatuak dituzula uste dut. Jarraitu horrela Marta!

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo Marta! Oso polita iruditzen zait zure bloga eta erabilitako diseinua sarrera guztiak irakurtzeko animatzen du. Gainera, edukiak landuak eta eguneratuak daudela ikusi daiteke. Segi horrela eta zorionak!

    ErantzunEzabatu