2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Kaixo!

Kaixo irakurtzen ari zareten guztioi!

Marta naiz eta Haur Hezkuntzako lehen mailako ikaslea naiz Donostiako Fakultatean. Blog hau ireki dut nire nahiak, desioak, beldurrak eta, nagusiki, Didaktika ikasgaiarekin zerikusia dituzten gauzak igotzeko asmoarekin. 

Ni pixka bat gehiago ezagutzeko, zirriborro moduko ideia solte pare bat idatziko dizkizuet; gauza anitz ditut gustoko baina bereziki eta gogoki atsegin dudana ikastea da. Ikastea bai liburuen bidez, bai kontakizunen bidez eta, nola ez, nire bizipenen bidez eta besteen esperientzien bidez.

Liburuak irakurtzea maite dut, gehien gustatzen zaidana Kathryn Stockett-en "The Help" izeneko liburua da. Baina oso gustoko ditut Elvira Lindo-ren "Manolito Gafotas" eta Albert Espinosa-ren liburuak besteak beste.

Telebista saioak ikustea ere gustoko dut. Juego de Tronos  telesailzalea naiz eta The Big Bang Theory asko atsegin dut ere. Baina filmei buruz hitz egin behar badut, jatorrizko hizkuntzan ikustea maite dudala aitortu beharra daukat.





1 iruzkin:

  1. Kaixo Marta!
    Zure bloga oso ezberdina eta oso originala dela iruditu zait. Diseinu aldetik, zure blogak gozotasuna trasmititzen dit. Edukiei dagokionez oso landua duzula nabari da, eta gelan eginikoaz gain ere zerbait gehiago erakutsi nahi izan duzula. Lan bikaina Marta, zorionak!

    ErantzunEzabatu