2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

Eskolan txerto bat jarri ziguten...

Beldur mordo daude, pertsonak beste beldurrak. Helduontzat, egoera ezezagunak  gehien beldurtzen gaituzten gauzak dira.

Haurra nintzenean txertoen beldur nintzen, ez bakarrik txertoen beldur, baizik eta txertoak jartzen zituen erizainen beldur ere.

Hiru edo lau urte nituenean bizpahiru erizain etorri ziren eskolara. Erizainak ikustean gu ez izutzeko, aurreko egunean hezitzaileek kontatu ziguten txerto bat jarriko zigutela. Haur bakoitzak nahiago zuen tresna, jostailu edo zapi bat etxetik ekarri zezakeen ausardia lortzeko txertoa jartzeko momenturako.

Gela bakoitza poliki-poliki ateratzen ari zen ilara bat eginez. Ilaran geundela bat-batean ikaskide batek korrika ziztu bizian ihes egin zuen.

Hain izututa zegoen, non eskailerak gora egin zuen. Hezitzaileek lasterka, bere atzetik eskaileratik gora urrundu ziren. Ilaran geunden guztiok aho zabalik geratu ginen. Baina, egia esan, guztiok barra egiten hasi ginen. 

Gaur egun, urtero-urtero,  maila berdinean egon garenok ikasketak burutzen, elkartzen garen guztietan bizitako egoera horrek barregura sortarazten digu.  


Bizipenak besteekin partekatzeko altxorrak dira, hona hemen nire bizitzako bat.

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

Elkarjarritako bizipenak.

Gaurko sarreran gure taldeko hainbat bizipenei buruz mintzatuko gara. Bereziki, amankomunean bizitutako sentimendu eta emozioei buruz hitz egingo dugu.

Taldeko kideak hurrengo hauek gara: Marina Miranda, Kimberly Peredo, Marta Sanchez eta Marrubi Tapia.

Gure haurtzaroko bizipenak gogoratzean, laurok, amankomunean gustoko genituen gertaerak aipatu ditugu.  Marinari gehien gustatzen zitzaiona lagunekin egotea eta eskolako irteerak egitea zen. Marrubik, aldiz, bere urbanizaziotik ibiltzeko askatasunari estimu handia zion. Martak, ordea, libre bizi nahi zuen eta eskolatik at egotea oso gustuko zuen; horregatik udara gehien disfrutatzen zuen urtaroa zen. Bukatzeko, Kimberlyk eskolan egindako talde ekintzak, hala nola, kaldereroak, danborrada, ikastolako irteerak eta abar, zituen gustukoen.

Guztiok aipatu genituen mozorroak, baina bakoitzari sentsazio ezberdinak piztu zizkigun gure barnean. Haserreaz, urduritasunaz, jaietaz eta gure kulturako ohituretaz aritu ginen aurreko saioan. Dakizunez, eskolako jaiak iristean, haurrek urduritasuna sentitzen dute jendearen aurrean antzeztearen ondorioz. Egia da ere, txikiak garenean ilusioa egiten digula mozorro bat hautatzea, baina gurasoek edo hezitzaileek besteren bat aukeratzen badute gu haserretu egiten gaitu hura aukeratzeko botererik ez dugula sentiarazten gaituelako.

Marrubik bere gertaerak kontatzen zituenean konturatu zen askotan aipatzen zuela nolako segurtasuna transmititzen zion bere auzoan bere lagunekin egoteak, baita bakarrik ere. Era berean, Marinak eta Kimberly txikien eskolan sentitzen zuten segurtasunaz aritu ziren. Haur handien eraikinera joateak beldurra ematen zien. Honek, atxikimenduarekin lotura zuzena du. Hori dela eta haurrak atxikimendu segurua edukitzea inportantea da.

Argazkietan ikusitakoan oinarrituz, lagunen garrantzia gure haurtzaroan nabarmena da. Eskolak gure haurtzaroko lagunak zehazten ditu, desberdina baita eskola batean edo bestean  haztea. Azken finean, lagunek autoestimua eta adimena garatzen laguntzen gaituzte.

Azkenik eskolak antolatzen zituen irteerak aipatu behar ditugu eta zenbat maite zituzten bai Kimberlyk, baita Marinak ere. Bertan, putzuetan salto egitea, gelakideekin jolastea eta eskolatik kanpo egotea gustoko zuten, gurasoen begibistatik at.

Hona hemen gure elkarjarritako bizipenak, batzuk zuk dituzunekin berdintsuak izan daitezke, besteak oso ezberdinak, horregatik gurekin parteatzeko animatzen zaitugu. Espero dugu irakurgai honetaz gozatu izana, hurrengora arte!

Gure taldeko blogak irakurri nahi badituzue, hona hemen helbideak. Gustu askoz gonbidatzen zaituztegu!

Marrubi Tapia: marrubita.blogspot.com.es

2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Haurtzaroa argazkien bidez



1997ko Inauteriak eskolan.

Inauteriak direla eta, haurrak eskoletan mozorroak egiten dituzte. Ziklo bakoitzeko haurrok berdin jantzita, Musikan ikasitako dantza antzezten genuen, bai eskolako haur eta irakasle guztien aurrean, bai gurasoen aurrean ere. Oroitzen naiz bi sentimendu edo emozio nagusi nituela. Alde batetik, ikasitakoa erakustea asko pozten ninduen eta oso harro sentitzen nintzen horretaz ere bai. Baina, beste aldetik, hain urduri jartzen nintzen hainbeste jende aurrean egotea abesten, azkenean ezin nuela disfrutatu.


Eskolako inauteri ekitaldiaren egunean emozio anitz eta desberdinak sentitzen ditugu haurrak garenean; okerrena, haiek nahasiak sentitzea da. Egun horren bezperan ezin nintzen lokartu oso urduri nengoelako, amak ni ikustera etorriko baitzen! Lo gutxi egin ondoren, gosalorduan nekea sentitzen hasten duzu baina, ez duzu denborarik horri kasurik egiteko. Eskolan berriz, guk prestatutako mozorroak janzten genituen eta ilara bat eginez psikomotrizitate gelan, edo gimnasioan, eszenatokira igotzen ginen. Bertan, gurasoek aulkietan eserita zeuden eta, eszenatokitik haien begiraden bila geunden. 




1997ko Santo Tomas eguna.


Negua ailegatu eta baserritar jantziak ateratzen genituen armairutik. Santo Tomas eguna inauteriak baino gehiago espero nuen. Hain bereziak ziren pololoak niretzat, Santo Tomas egunean kalera gona gabe atera nahi nuela. Eskolan dantza egiten genuen eta euskal-musika jartzen ziguten,  eta ikasitako koreografiak erreproduzitzen genituen. Mutilen inbidia nuen haiek erretzeko pipa erabiltzen zutelako eta neskak, berriz, ez. Gainera, gela-kide baten pipan putz egitean, xaboi ponpak egiten zituen! Horregatik, pipa lapurtzen nion ahal nuen guztietan.




Gaupasa!

Apirileko asteburu batean ahizpa, lehengusina eta hirurok  izeba eta osabarekin Aranora joan ginen. Bertan osabak eta izebak harrizko etxola zuten. Etxetik kanpo lo egiten nuen lehenengo aldia izan zen hura. Etxolaren aurrean osabak kanpadenda muntatu zuen bere lagunaren semeak eta gu hirurok lo egiteko. Etxola zugaztiz inguratuta zegoen eta, izebaren laguntzarekin, lurrean aurkitutako pinaburuekin su txiki bat egin genuen. Gauean, errekaren eta animali txikien soinua entzuten zen. Kanpai-dendan sar zitekeen animalien beldur ginen guztiok baina nekeari esker, gehiegi larritu baino lehen lo hartu genuen.





Ahizparen jaunartzean...



Ahizparen Lehenengo Jaunartzean familia batu eta guztira, hirurogei bat pertsona bildu ginen ospatzeko. Osaba-izebak agurtu nituen, lehengusu-lehengusinekin dantza egin nuen, ahizparekin barre egin nuen eta batez ere, bikain igaro nuen. Osabak espero ez nuenean ateratako argazkia da. 1997ko maiatzak 18an. 





Uda ailegatu eta... herrira goaz!



1998ko abuztuan, gurasoak, ahizpa eta laurok, aiton-amonekin joan ginen Trujillo-ra. Bertan, ama eta beste zazpi anai-arreba jaio ziren etxean igaro genuen hila. Goizean-goiz jaikitzen ginen eta etxeko sarrera bustitzen genuen. Aitona eta biok tutu bihurgailua esku batean eta aulki bat bestean ateratzen ginen. Aitonaren esanak jarraituz, kontu handiz bustitzen nuen aterpea. Berarekin denbora pasatzea izugarri maite nuen. Gainera, ardura horren aurrean oso harro eta pozik sentitzen nintzen. 













Abuztuko beroa ekiditeko, etxeko "piloian" bainu infinituak hartzen genituen. Zipi eta Zape bezala, ahizpa eta biok han igarotzen genituen egunak eta gauak. Bertan, igelak bezala igeri egiten genuen, pilotara jolasten genuen eta batez ere, utzi genuen beroa pasatzeari.








Uda ailegatu eta... abentura eguna!

Hona hemen 1998ko txirla-bilatzaile bat. Oporretan egunero joaten ginen hondartzara. Inoiz ez dut maite igeri egitea baina, uretan jolastea betidanik gustuko izan dut. Arrain txikiak zeuden Mediterraneoko hondartza horretan eta noski, txirlak ere. 

Aitak ahizpari eta bioi jolasen, istorioen, abestien eta kontakizunen bidez gauzak azaltzen zizkigun, mundu berri batera erakartzen.



Ibilaldi guztiak ahizpa eta bion galderen eta jakinminarengatik luzatzen ziren, eta horregatik, motxila baten barruan janaria eramaten genuen. Hau da, tomate batzuk, laranjak, otartekoak eta noski, ur botilak. Eguerdi horretan pikondo baten itzalpean eseri ginen ama (argazkia ateratzen ari da), aita, ahizpa, eta laurok. Zuhaitzetan zeudela eta,  postre bezala piku batzuk hartu genituen. Digestioa ondo egiteko, bertan siesta bat hartu genuen eta, arroz-sorotik kanpadendara bueltatu ginen. 

























2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Kaixo!

Kaixo irakurtzen ari zareten guztioi!

Marta naiz eta Haur Hezkuntzako lehen mailako ikaslea naiz Donostiako Fakultatean. Blog hau ireki dut nire nahiak, desioak, beldurrak eta, nagusiki, Didaktika ikasgaiarekin zerikusia dituzten gauzak igotzeko asmoarekin. 

Ni pixka bat gehiago ezagutzeko, zirriborro moduko ideia solte pare bat idatziko dizkizuet; gauza anitz ditut gustoko baina bereziki eta gogoki atsegin dudana ikastea da. Ikastea bai liburuen bidez, bai kontakizunen bidez eta, nola ez, nire bizipenen bidez eta besteen esperientzien bidez.

Liburuak irakurtzea maite dut, gehien gustatzen zaidana Kathryn Stockett-en "The Help" izeneko liburua da. Baina oso gustoko ditut Elvira Lindo-ren "Manolito Gafotas" eta Albert Espinosa-ren liburuak besteak beste.

Telebista saioak ikustea ere gustoko dut. Juego de Tronos  telesailzalea naiz eta The Big Bang Theory asko atsegin dut ere. Baina filmei buruz hitz egin behar badut, jatorrizko hizkuntzan ikustea maite dudala aitortu beharra daukat.