2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Liburuak

Lehenengo sarreran esan nuen bezala, liburuak irakurtzea maite dut. Berdin zait ze liburu mota den, eskuratzen dudan liburu bakoitza irakurtzen dut. Hilabetean behin liburu bat gutxienez irakurri behar dut.

Liburuak gauza berri eta zirraragarriak eskaintzen dizkigute, horrela ere hazten gara. Liburuetan agertzen diren bizipenak irakurriz gure iritziak sortzen, moldatzen eta aldatzen dira askotan.

Gehien gustatzen zaizkidan liburuak irakaspenak dituztenak dira, David Safier-en "Maldito karma" edo Romain Puértolas-en "El increíble viaje del faquir que se quedó atrapado en un armario de Ikea" besteak beste.

Baina badaude beste liburuak hala nola Andrés Pascual-en "El haiku de las palabras perdidas" izeneko liburua. Bertan honako esaldi esanguratsua aurkitu nuen: "Siempre hay una alternativa, por pequeña que sea, para cambiar nuestro destino".

Oraindik irakurri nahi ditudan liburu-zerrenda luzea da, eta egunero hau luzeagoa bihurtzen da. Hurrengo liburua zein den erabaki dut: Carmen G. de la Cueva-ren "Mamá, quiero ser feminista".

Egia esanda, liburuak paperean ditut gustuko, formatu digitalean baino. Arazoa zein da? Gordetzeko lekurik ez daukadala. Gainera, ebook-etan liburu asko sartu ditzakegu, ehun baino gehiago eta horrela, irakurri dezakegu une oro.

Zer uste duzue? Zer gustatzen zaizue gehien?

21 iruzkin:

  1. Kaixo Marta!
    Zure blogaren diseinua ezberdina iruditzen zait. Nahiz eta txuri asko ikusi, letraren forma egokia iruditzen zait. Informazioa eguneratua daramazu, beraz, lan ona. Gainera, ordua jartzearena polita iruditzen zait.
    Ondo izan!

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Marta!
    Zure bloga oso landuta dagoela ikusi dut eta berezia dela ere. Diseinuaren aldetik osopolita irduitu zait eta historio baten antzera planteatu duzula iruditu zait, horregatik bikain. Gaiak ere asko lanjdu dituzu, beraz bikain! Segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  3. Iepa Marta!
    Zure blogaren diseinua oso polita eta ezberdina iruditu zait eta bestalde, informazioa eguneratua daramazu, landua eta argi azaldua. Lan ona Marta!

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo Marta!
    Zue blogarne diseinua benetan polita iruditu zait. Letra mota eta koloreak oso ongi konbinatuak. Edukien aldetik oso landuta dagoela nabaritzen da. Lan bikaina Marta! Segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixoo kaixoo, bloga oso polita irduitu zait. Diseinu desberdina duzu eta dena eguneratuta duzu. Edukiak landuta daude eta lan ona egin duzu. Zorionak eta segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  6. Iepa Marta!
    Bloga ezberdina iruditu zait, nabari da denbora eskaini diozula. Informazioa ongi antolatua eta txukun azaldua dagoela uste dut. Lan ona!

    ErantzunEzabatu
  7. Kaixo Marta!
    Zure bloga asko gustatu zait. Oso originala da itxura aldetik eta baita edukien aldetik ere. Liburuen sarrera asko gustatu zait desberdina delako. Denbora asko eskaini diozula nabaritzen da, zorionak!

    ErantzunEzabatu
  8. Iepa Marta!!

    Zure bloga beste guztiengandik desberdina iruditu zait, bai eduki aldetik baita itxura aldetik ere. Informazioa bata bestearekin lotu duzula ematen du, oso landuta duzu dena. Kolore argiak erabili dituzunez, argi eta erraz irakurtzen da blogeko informazioa. Lan ona, ongi segi!!

    ErantzunEzabatu
  9. Kaixo Marta!!
    Zure bloga ikustean konturatu naiz ez duzula bakarrik gelan landutako lanak igo, baita zuri bururatu zaizkizunak ere. Primeran!!!
    Diseinua ere berezia da eta erakargarria guztiz. Lan itzela zurea Marta, zorionak!!

    ErantzunEzabatu
  10. Kaixo Marta!
    Zure blogari denbora asko eskaini diozula argi ikusi daiteke, gelan landutakoaz gain zuri bururatu zaizkizunak igota. Diseinuari dagokionez, oso argia eta polita da eta guztiz originala blogaren izena. Zorionak!!

    ErantzunEzabatu
  11. Kaixo Marta!
    Zure blogeko diseinua asko gustatu zait, ezberdina baita. Eduki aldetik primeran dago, ez duzulako gelan landutakoa bakarrik jarri. Lan ona! Segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  12. Kaixo Marta!
    Lehenik eta behin zorionak! Blogaren itxura pila bat gustatu zait, blogaren izenarekin guztiz bat dator, baita zurekin ere! Letren itxura ere oso polita eta deigarria iruditu zait. Lana aldetik bikain! Gelan landutakoa baino gauza gehiago jarri dituzu, ideia bikaina!
    Zorionak eta segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  13. Kaixo Marta!

    Aurretik esan dizuten bezala, guztiz bat nator blogaren diseinua paregabea dela! Gainera, hori gutxi bada ere, gelan eskatutakoaz gain, informazio interesgarri asko jarri duzu eta bertan ikusi daiteke blogari zure denbora eskaini diozula. Zorionak!!

    ErantzunEzabatu
  14. Kaixo Marta!

    Blogaren itxura asko gustatu zait, oso argazki polita atzekoa eta letra mota asko gustatu zait, irakurketa errazten baitu eta erakargarria irudizen zait. Bestalde, eguneratua, txukuna eta ondo antolatua duzula ikusi dut. LAN BIKAINA MARTA!

    ErantzunEzabatu
  15. Kaixo Marta!

    Zure bloga asko gustatu zait. Alde batetik duen itxura orokorra bikaina iruditu zait. Bestetik, eman diozun toke pertsonala gustokoa dut, irakurleei zuzentzen baitzara une oro. Gainera, klasean landu ditugun edukiez aparte, beste gauza batzuk argitaratu dituzu.

    ErantzunEzabatu
  16. Kaixo Marta!!
    Zure bloga edukien aldetik oso eguneratua txukuna duzu, beraz, bikain!!! Gainera, klasean eman ditugu beste gauzak ere blogan sartu dituzu, oso ondo! Diseinuari dagokionez, oso aukeraketa ona!
    SEGI HORRELA!

    ErantzunEzabatu
  17. Iepa Marta!!
    Zure bloga asko gustatu egin zait. Diseinuaren aldetik, oso aukeraketa ona egin duzula uste dut eta edukien aldetik, oso txukun eta ondo antolatua dagoela ikusi dut. Gainera, klasean landu ez ditugun beste gauzak ere blogean sartzea oso ideia ona iruditu zait. Lan bikaina, segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  18. Kaixo Marta!!
    Bloga oso landua, txukuna eta eguneratua dago. Gainera, klaseko informazioaz gain, beste informazio gehiago gehitu duzula ikusi dut, primeran! Diseinua aldetik, erakargarria eta ezberdina iruditu zait. Lan bikaina!!

    ErantzunEzabatu
  19. Kaixo Marta!!!

    Zure blog-a asko gustatu zait. Alde batetik, eman diozun itxuragatik eta bestetik sartu dituzun edukiengatik. Blog-aren fondoan jarri duzun argazkiak eta letra motak diseinu berezia ematen diotela uste dut. Horretaz gain, blog-ean komentatu duzun bezala, liburuak irakurtzea gustuko duzunez, horren inguruko sarrerak ere sartzeak oraindik eta pertsonalagoa egin du zure blog-a. Oso oso landua dagoela uste dut eta irakurtzeko oso atsegina!! Zorionak!! Primerako lana egin duzula uste dut!!

    ErantzunEzabatu
  20. Aupa Martaa!
    Asko gustatu zait blog hau lanetarako erabiltzeaz gain, zuri buruzko informazio gehiago emateko erabiltzea, gertutasun handia ematen baitio, eta esan bezala, baita zu hobeto ezagutzeko aukera ere! Blogaren fondoa ere asko gustatu zait, eta Marinari esan bezala, erlojuarena ere ideia ona! Oso landua dagoen bloga dela ikusten da, eta gainera, asko gustatzen zaizula hau lantzea! Lan bikaina egin duzu! Zorionaaak!!

    ErantzunEzabatu
  21. Kukuu Marta!!
    Irakurle amorratua izanik, ikaragarri gustatu zaizkit zure blogeko sarrera berezi horiek, eta liburuak apuntatu ditut!! Oso ideia ona da bloga klaseko gauzetarako bakarrik ez mugatzea. Informazioa oso landua eta txukuna duzu, zorionak!! :)

    ErantzunEzabatu