2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Gure bizipenak curriculum-era islatuz

Kaixo berriro ere eta ongi etorri gure talde-bizipenetara!


Orain dela aste bat txikitako elkar-erlazionatuta zeuden bizipenei buruz mintzatu ginen taldean. Aldez aurretik bakarkako lana egin genuen bizipen ezberdinak idazten gure blog pertsonaletan.


Gaur, beste zerbait ekartzen dugu. Gaurko sarrera honetan aurreko talde-bizipenak bat egin ditugu Curriculum-arekin. Hasiera batean pixka bat kosta zitzaigun informazioa antolatzea, zuk, irakurleak, curriculumarekin erlazionaturiko alderdiak modu argian ulertzea baitzen gure helburua. Ulergarria eta batez ere, lagungarria izatea espero dugu.



Gure bizipenak curriculum-era islatuz


Haurrentzako mozorrotzea denbora pasatzeko modu ezin hobea da. Eta hala da, askok disfrutatzen dute inauteri, Santo Tomas edota Donostiako egunean. Baina festa horiek gure kultura hedatzearekin daude zuzenean lotuta eta baita Haur Hezkuntzako Kurrikulumarekin. Arropa desberdina janzten dugu, hau da, garai bateko pertsonak imitatzen ditugu. Jai egunen historia edo zergatiaz hitz egiten digute eskolan eta familian, beraz, ezagutu egiten ditugu festen arrazoiak. Alaitasun giroan murgiltzen gara, gure familiakoek, auzokoek eta hirikoek beste kulturak badirela ere erakusten digute. Beraz, denek gauza berdinak ospatzen ez ditugula ohartzen gara.


Baina guretzat gure kultura da garrantzitsuena, beraz, hori balioesten dugu interesa erakutsiz. Arretaz behatzen dugu gure ingurua eta gozatu egiten dugu elkarlanean eta lankidetzan oinarritutako ospakizunaz. Eta azkenik, festa giroaz kutsatuta dantzatu, kantatu eta ondo pasatzen dugu elkarrekin. Honela gure arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra eta gorputz-adierazpena garatzen ditugu, gure nortasuna garatzen goazen bitartean.

Mozorroekin erlazionaturiko esperientziak oinarrizko konpetentzia espezifiko hauekin bat doaz: arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra.

Curriculum-aren lehenengo eremuari dagokionez, “nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua”, hamabigarren ezaugarria hautatu dugu, “haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko” esaten duena.

Edukien barruan “elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan”aurkitu daiteke. Ebaluazio -irizpide eta -adierazleen artean nabarmendu dugu bederatzigarren puntua: “gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziako gizarte taldeetan gogoz parte hartuta”; eta honen barruan askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzea eta ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk ezagutzen ditu.

Curriculum-aren bigarren multzoan, “nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”-n, Lehenengo zikloko “dramatizazio eta imitaziozko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea” erlazionatuta zegoela iruditu zaigu. Eta ebaluatzeko “gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpenak” erabiltzea lagungarria dela uste dugu.


Irteerak egiten genituen bakoitzean putzuetan salto eginez, gauza berriak ikusiz, pertsona ezezagunak lagun bihurtuz, abereak eta beste animaliak zein haien kumeak elikatuz ikasten genuen. Gainera, irteera bat egiten genuen bakoitzean gure barnean su bat pizten zen eta horrek urduritasuna, irrika, beldurra eta bestelako sentimenduak jasaten genituen. Curriculumera begiratzen badugu, atal anitzekin lotu ditzakegu ikasgai guztiak.

Lehenik eta behin irteerak elkarbizitzako konpetentzia betetzen du. Baina, ez horrekin bakarrik norbera izaten ikasteko konpetentziarekin eta hizkuntza -eta literatura -komunikaziorako konpetentzia ere.

Curriculumaren lehenengo eremuan, “nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua”, zazpigarren ezaugarriarekin lotu dugu: “Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea”.

Bertako edukien artean, “pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea”, “elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan” eta “gorputza eta emozioak autorregulatzea” hauek izan dira egokienak guretzat.

Lehen zikloko edukien barruan, irteerak hirugarren multzokoarekin zerikusia dutela ikusi dugu “naturako elementuak (ura, hondarra eta bestelakoak) eta beste fenomenoak (euria, haizea eta bestelakoak) behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen hastea” .

Ebaluazio-irizpide eta -adierazleen barruan laugarren puntuko, jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzea eta laguntzea eta, bederatzigarren puntuko “ezagutzen ditu ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk” irteerak egiten direnean behatzeko tresna onak izan daitezkela uste dugu.

Curriculumaren bigarren eremuan, “nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”, etapako helburuen atalean lehenengo puntua hautatu dugu, “norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko”.

Edukien barruan, “informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.)” nahiz “gorputza eta emozioak autorregulatzea” garrantzitsuak direla diogu.

Ebaluazio-irizpide eta -adierazleen barruan “sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea” jaso dugu.

Curriculumaren hirugarren eremuan, “haur hezkuntza, eginkizun partekatua” delaren barnean “lotura afektibo egonkorrak, onartua sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko egokiak” eta “garapenerako ingurune pizgarria” bildu ditugu.


Beste alde batetik, haurtzaroko gauza garrantzitsuenetako bat atxikimendua da. Laurok aipatu dugu atxikimendua, gauza garrantzitsu bat bezala gure bizipenetan, gure eskolagatik genuen atxikimendua, edo gure gurasoekin edo auzoarekin genuena. Guzti honek curriculumarekin erlazio zuzena du.

Oinarrizko zehar konpetentziaren atalaren barruan bi puntu lotu ditzakegu atxikimenduarekin; elkarbizitzarako konpetentziarekin eta norbera izaten ikasteko konpetentziarekin.

Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuaren atalren barruan, etapako helburuen barruan lau puntu erlazionatu ditugu;

Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haien parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.

Atal berdin honetan, helburuen barruan lau puntu aipatu ditugu; gatazkak kudeatzea, gorputza eta emozioak autorregulatzea, pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia lantzea eta asertibitatea) eta azkenik, elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.

Lehen zikloko edukietan lehenengo multzoan “ nortasuna eraikitzea” item bat aipatu dugu: Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea. Bigarren multzoan “hartu-emanak gizarte ingurunean” beste item bat aipatu dugu: Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.

NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUAren atalean zenbait puntu erlazionatu ditugu. Etapako helburuen barruan Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko. Eduki komunetan gatazkak kudeatzea eta gorputza eta emozioak erregulatzea.

Atal honetako azken puntuan “ ebaluazio-irizpide eta adierazleak” bi puntu aipatu ditugu atxikimenduarekin zerikusiak dutenak: Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko, eta sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.

Azkenik, curriculumeko azken atalean, METODOLOGIA KONPETENTZIEN ARABERAKO HEZKUNTZAREN IKUSPEGITIK puntu bakar bat atera dugu:Lotura afektibo egonkorrak, onartuta sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko egokiak. Beraz, haurrek harreman afektibo egonkor eta kalitatezkoak izan behar dituzte zaintzen eta babesen dituzten pertsonekin eta ikertzeko eta jolasteko beharrizanak asetzen dizkieten pertsonekin. Atxikimendu figura eragin erabakigarria dute haurraren garapen sozialean. Figura horiek gabe, zalantzan eta babesgabe sentitzen dira.


Lagunei dagokienez, txikitatik ditugun elementu garrantzitsuak dira.. Lagunek gure bizitza baldintzatzen dute, eta esan genuenez, lagunak ikastolaren arabera ditugu; hau da, ikastolaren arabera lagun batzuk edo beste izango genituzke.

Oinarrizko konpetentzietan ‘Elkarbizitzarako konpetentzia’ eta ‘Norbera izaten ikasteko konpetentzia’ aipatu ditugu. Azken finean, lagunek gure nortasunean eragina dute, eta haiekin elkarbizitzarako lehenengo pausoak ikasten ditugu.

Eduki komunetan hurrengoak erlazionatu ditugu lagunekin: Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia lantzea eta asertibitatea)’ eta ‘Gatazkak kudeatzea’. Azken honek badu zerikusia lagunekin, gure lehen gatazkak eta hauek ebasteko metodoak ikasten ditugulako.

Lehen zikloko edukiei dagokionez, hurrengoak bereizi ditugu:
- Nortasuna eraikitzea
- Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea.

- Hartu-emanak gizarte-ingurunean

Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten ikastea.

Ebaluazio irizpideetan, ‘Jolasetan parte-hartzea eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena’ aipatu dugu, eta honen barnean ‘Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du’ atala.

‘Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua’n, etapako helburuen atalean, ‘Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko’ puntua aukeratu dugu.



Hurrengo sarrera arte!

2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

Eskolan txerto bat jarri ziguten...

Beldur mordo daude, pertsonak beste beldurrak. Helduontzat, egoera ezezagunak  gehien beldurtzen gaituzten gauzak dira.

Haurra nintzenean txertoen beldur nintzen, ez bakarrik txertoen beldur, baizik eta txertoak jartzen zituen erizainen beldur ere.

Hiru edo lau urte nituenean bizpahiru erizain etorri ziren eskolara. Erizainak ikustean gu ez izutzeko, aurreko egunean hezitzaileek kontatu ziguten txerto bat jarriko zigutela. Haur bakoitzak nahiago zuen tresna, jostailu edo zapi bat etxetik ekarri zezakeen ausardia lortzeko txertoa jartzeko momenturako.

Gela bakoitza poliki-poliki ateratzen ari zen ilara bat eginez. Ilaran geundela bat-batean ikaskide batek korrika ziztu bizian ihes egin zuen.

Hain izututa zegoen, non eskailerak gora egin zuen. Hezitzaileek lasterka, bere atzetik eskaileratik gora urrundu ziren. Ilaran geunden guztiok aho zabalik geratu ginen. Baina, egia esan, guztiok barra egiten hasi ginen. 

Gaur egun, urtero-urtero,  maila berdinean egon garenok ikasketak burutzen, elkartzen garen guztietan bizitako egoera horrek barregura sortarazten digu.  


Bizipenak besteekin partekatzeko altxorrak dira, hona hemen nire bizitzako bat.

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

Elkarjarritako bizipenak.

Gaurko sarreran gure taldeko hainbat bizipenei buruz mintzatuko gara. Bereziki, amankomunean bizitutako sentimendu eta emozioei buruz hitz egingo dugu.

Taldeko kideak hurrengo hauek gara: Marina Miranda, Kimberly Peredo, Marta Sanchez eta Marrubi Tapia.

Gure haurtzaroko bizipenak gogoratzean, laurok, amankomunean gustoko genituen gertaerak aipatu ditugu.  Marinari gehien gustatzen zitzaiona lagunekin egotea eta eskolako irteerak egitea zen. Marrubik, aldiz, bere urbanizaziotik ibiltzeko askatasunari estimu handia zion. Martak, ordea, libre bizi nahi zuen eta eskolatik at egotea oso gustuko zuen; horregatik udara gehien disfrutatzen zuen urtaroa zen. Bukatzeko, Kimberlyk eskolan egindako talde ekintzak, hala nola, kaldereroak, danborrada, ikastolako irteerak eta abar, zituen gustukoen.

Guztiok aipatu genituen mozorroak, baina bakoitzari sentsazio ezberdinak piztu zizkigun gure barnean. Haserreaz, urduritasunaz, jaietaz eta gure kulturako ohituretaz aritu ginen aurreko saioan. Dakizunez, eskolako jaiak iristean, haurrek urduritasuna sentitzen dute jendearen aurrean antzeztearen ondorioz. Egia da ere, txikiak garenean ilusioa egiten digula mozorro bat hautatzea, baina gurasoek edo hezitzaileek besteren bat aukeratzen badute gu haserretu egiten gaitu hura aukeratzeko botererik ez dugula sentiarazten gaituelako.

Marrubik bere gertaerak kontatzen zituenean konturatu zen askotan aipatzen zuela nolako segurtasuna transmititzen zion bere auzoan bere lagunekin egoteak, baita bakarrik ere. Era berean, Marinak eta Kimberly txikien eskolan sentitzen zuten segurtasunaz aritu ziren. Haur handien eraikinera joateak beldurra ematen zien. Honek, atxikimenduarekin lotura zuzena du. Hori dela eta haurrak atxikimendu segurua edukitzea inportantea da.

Argazkietan ikusitakoan oinarrituz, lagunen garrantzia gure haurtzaroan nabarmena da. Eskolak gure haurtzaroko lagunak zehazten ditu, desberdina baita eskola batean edo bestean  haztea. Azken finean, lagunek autoestimua eta adimena garatzen laguntzen gaituzte.

Azkenik eskolak antolatzen zituen irteerak aipatu behar ditugu eta zenbat maite zituzten bai Kimberlyk, baita Marinak ere. Bertan, putzuetan salto egitea, gelakideekin jolastea eta eskolatik kanpo egotea gustoko zuten, gurasoen begibistatik at.

Hona hemen gure elkarjarritako bizipenak, batzuk zuk dituzunekin berdintsuak izan daitezke, besteak oso ezberdinak, horregatik gurekin parteatzeko animatzen zaitugu. Espero dugu irakurgai honetaz gozatu izana, hurrengora arte!

Gure taldeko blogak irakurri nahi badituzue, hona hemen helbideak. Gustu askoz gonbidatzen zaituztegu!

Marrubi Tapia: marrubita.blogspot.com.es

2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Haurtzaroa argazkien bidez



1997ko Inauteriak eskolan.

Inauteriak direla eta, haurrak eskoletan mozorroak egiten dituzte. Ziklo bakoitzeko haurrok berdin jantzita, Musikan ikasitako dantza antzezten genuen, bai eskolako haur eta irakasle guztien aurrean, bai gurasoen aurrean ere. Oroitzen naiz bi sentimendu edo emozio nagusi nituela. Alde batetik, ikasitakoa erakustea asko pozten ninduen eta oso harro sentitzen nintzen horretaz ere bai. Baina, beste aldetik, hain urduri jartzen nintzen hainbeste jende aurrean egotea abesten, azkenean ezin nuela disfrutatu.


Eskolako inauteri ekitaldiaren egunean emozio anitz eta desberdinak sentitzen ditugu haurrak garenean; okerrena, haiek nahasiak sentitzea da. Egun horren bezperan ezin nintzen lokartu oso urduri nengoelako, amak ni ikustera etorriko baitzen! Lo gutxi egin ondoren, gosalorduan nekea sentitzen hasten duzu baina, ez duzu denborarik horri kasurik egiteko. Eskolan berriz, guk prestatutako mozorroak janzten genituen eta ilara bat eginez psikomotrizitate gelan, edo gimnasioan, eszenatokira igotzen ginen. Bertan, gurasoek aulkietan eserita zeuden eta, eszenatokitik haien begiraden bila geunden. 




1997ko Santo Tomas eguna.


Negua ailegatu eta baserritar jantziak ateratzen genituen armairutik. Santo Tomas eguna inauteriak baino gehiago espero nuen. Hain bereziak ziren pololoak niretzat, Santo Tomas egunean kalera gona gabe atera nahi nuela. Eskolan dantza egiten genuen eta euskal-musika jartzen ziguten,  eta ikasitako koreografiak erreproduzitzen genituen. Mutilen inbidia nuen haiek erretzeko pipa erabiltzen zutelako eta neskak, berriz, ez. Gainera, gela-kide baten pipan putz egitean, xaboi ponpak egiten zituen! Horregatik, pipa lapurtzen nion ahal nuen guztietan.




Gaupasa!

Apirileko asteburu batean ahizpa, lehengusina eta hirurok  izeba eta osabarekin Aranora joan ginen. Bertan osabak eta izebak harrizko etxola zuten. Etxetik kanpo lo egiten nuen lehenengo aldia izan zen hura. Etxolaren aurrean osabak kanpadenda muntatu zuen bere lagunaren semeak eta gu hirurok lo egiteko. Etxola zugaztiz inguratuta zegoen eta, izebaren laguntzarekin, lurrean aurkitutako pinaburuekin su txiki bat egin genuen. Gauean, errekaren eta animali txikien soinua entzuten zen. Kanpai-dendan sar zitekeen animalien beldur ginen guztiok baina nekeari esker, gehiegi larritu baino lehen lo hartu genuen.





Ahizparen jaunartzean...



Ahizparen Lehenengo Jaunartzean familia batu eta guztira, hirurogei bat pertsona bildu ginen ospatzeko. Osaba-izebak agurtu nituen, lehengusu-lehengusinekin dantza egin nuen, ahizparekin barre egin nuen eta batez ere, bikain igaro nuen. Osabak espero ez nuenean ateratako argazkia da. 1997ko maiatzak 18an. 





Uda ailegatu eta... herrira goaz!



1998ko abuztuan, gurasoak, ahizpa eta laurok, aiton-amonekin joan ginen Trujillo-ra. Bertan, ama eta beste zazpi anai-arreba jaio ziren etxean igaro genuen hila. Goizean-goiz jaikitzen ginen eta etxeko sarrera bustitzen genuen. Aitona eta biok tutu bihurgailua esku batean eta aulki bat bestean ateratzen ginen. Aitonaren esanak jarraituz, kontu handiz bustitzen nuen aterpea. Berarekin denbora pasatzea izugarri maite nuen. Gainera, ardura horren aurrean oso harro eta pozik sentitzen nintzen. 













Abuztuko beroa ekiditeko, etxeko "piloian" bainu infinituak hartzen genituen. Zipi eta Zape bezala, ahizpa eta biok han igarotzen genituen egunak eta gauak. Bertan, igelak bezala igeri egiten genuen, pilotara jolasten genuen eta batez ere, utzi genuen beroa pasatzeari.








Uda ailegatu eta... abentura eguna!

Hona hemen 1998ko txirla-bilatzaile bat. Oporretan egunero joaten ginen hondartzara. Inoiz ez dut maite igeri egitea baina, uretan jolastea betidanik gustuko izan dut. Arrain txikiak zeuden Mediterraneoko hondartza horretan eta noski, txirlak ere. 

Aitak ahizpari eta bioi jolasen, istorioen, abestien eta kontakizunen bidez gauzak azaltzen zizkigun, mundu berri batera erakartzen.



Ibilaldi guztiak ahizpa eta bion galderen eta jakinminarengatik luzatzen ziren, eta horregatik, motxila baten barruan janaria eramaten genuen. Hau da, tomate batzuk, laranjak, otartekoak eta noski, ur botilak. Eguerdi horretan pikondo baten itzalpean eseri ginen ama (argazkia ateratzen ari da), aita, ahizpa, eta laurok. Zuhaitzetan zeudela eta,  postre bezala piku batzuk hartu genituen. Digestioa ondo egiteko, bertan siesta bat hartu genuen eta, arroz-sorotik kanpadendara bueltatu ginen. 

























2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Kaixo!

Kaixo irakurtzen ari zareten guztioi!

Marta naiz eta Haur Hezkuntzako lehen mailako ikaslea naiz Donostiako Fakultatean. Blog hau ireki dut nire nahiak, desioak, beldurrak eta, nagusiki, Didaktika ikasgaiarekin zerikusia dituzten gauzak igotzeko asmoarekin. 

Ni pixka bat gehiago ezagutzeko, zirriborro moduko ideia solte pare bat idatziko dizkizuet; gauza anitz ditut gustoko baina bereziki eta gogoki atsegin dudana ikastea da. Ikastea bai liburuen bidez, bai kontakizunen bidez eta, nola ez, nire bizipenen bidez eta besteen esperientzien bidez.

Liburuak irakurtzea maite dut, gehien gustatzen zaidana Kathryn Stockett-en "The Help" izeneko liburua da. Baina oso gustoko ditut Elvira Lindo-ren "Manolito Gafotas" eta Albert Espinosa-ren liburuak besteak beste.

Telebista saioak ikustea ere gustoko dut. Juego de Tronos  telesailzalea naiz eta The Big Bang Theory asko atsegin dut ere. Baina filmei buruz hitz egin behar badut, jatorrizko hizkuntzan ikustea maite dudala aitortu beharra daukat.