Gaurko sarreran gure taldeko hainbat bizipenei
buruz mintzatuko gara. Bereziki, amankomunean bizitutako sentimendu eta
emozioei buruz hitz egingo dugu.
Taldeko kideak hurrengo hauek gara: Marina
Miranda, Kimberly Peredo, Marta Sanchez eta Marrubi Tapia.
Gure haurtzaroko bizipenak gogoratzean, laurok,
amankomunean gustoko genituen
gertaerak aipatu ditugu. Marinari gehien
gustatzen zitzaiona lagunekin egotea eta eskolako irteerak egitea zen.
Marrubik, aldiz, bere urbanizaziotik ibiltzeko askatasunari estimu handia zion.
Martak, ordea, libre bizi nahi zuen eta eskolatik at egotea oso gustuko zuen;
horregatik udara gehien disfrutatzen zuen urtaroa zen. Bukatzeko, Kimberlyk
eskolan egindako talde ekintzak, hala nola, kaldereroak, danborrada, ikastolako
irteerak eta abar, zituen gustukoen.
Guztiok aipatu genituen mozorroak, baina bakoitzari sentsazio ezberdinak piztu zizkigun gure
barnean. Haserreaz, urduritasunaz, jaietaz eta gure kulturako ohituretaz aritu
ginen aurreko saioan. Dakizunez, eskolako jaiak iristean, haurrek urduritasuna
sentitzen dute jendearen aurrean antzeztearen ondorioz. Egia da ere, txikiak
garenean ilusioa egiten digula mozorro bat hautatzea, baina gurasoek edo
hezitzaileek besteren bat aukeratzen badute gu haserretu egiten gaitu hura
aukeratzeko botererik ez dugula sentiarazten gaituelako.
Marrubik bere gertaerak kontatzen zituenean
konturatu zen askotan aipatzen zuela nolako segurtasuna transmititzen zion bere
auzoan bere lagunekin egoteak, baita bakarrik ere. Era berean, Marinak eta
Kimberly txikien eskolan sentitzen zuten segurtasunaz aritu ziren. Haur handien
eraikinera joateak beldurra ematen zien. Honek, atxikimenduarekin lotura zuzena du. Hori dela eta haurrak atxikimendu
segurua edukitzea inportantea da.
Argazkietan ikusitakoan oinarrituz, lagunen garrantzia gure haurtzaroan nabarmena
da. Eskolak gure haurtzaroko lagunak zehazten ditu, desberdina baita eskola
batean edo bestean haztea. Azken finean,
lagunek autoestimua eta adimena garatzen laguntzen gaituzte.
Azkenik eskolak antolatzen zituen irteerak aipatu behar ditugu eta zenbat
maite zituzten bai Kimberlyk, baita Marinak ere. Bertan, putzuetan salto
egitea, gelakideekin jolastea eta eskolatik kanpo egotea gustoko zuten,
gurasoen begibistatik at.
Hona hemen gure elkarjarritako bizipenak, batzuk
zuk dituzunekin berdintsuak izan daitezke, besteak oso ezberdinak, horregatik
gurekin parteatzeko animatzen zaitugu. Espero dugu irakurgai honetaz gozatu
izana, hurrengora arte!
Gure taldeko blogak irakurri nahi badituzue, hona
hemen helbideak. Gustu askoz gonbidatzen zaituztegu!
Marina Miranda: marinarenbloga.blogspot.com.es
Kimberly Peredo: kimberlypfranco.blogspot.com.es
Marrubi Tapia: marrubita.blogspot.com.es
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina