1997ko Inauteriak eskolan.
Inauteriak
direla eta, haurrak eskoletan mozorroak egiten dituzte. Ziklo bakoitzeko haurrok berdin
jantzita, Musikan ikasitako dantza antzezten genuen, bai eskolako haur eta irakasle guztien aurrean, bai gurasoen aurrean ere. Oroitzen naiz bi sentimendu
edo emozio nagusi nituela. Alde batetik, ikasitakoa erakustea asko pozten
ninduen eta oso harro sentitzen nintzen horretaz ere bai. Baina, beste aldetik,
hain urduri jartzen nintzen hainbeste jende aurrean egotea abesten, azkenean ezin
nuela disfrutatu.
Eskolako inauteri ekitaldiaren egunean
emozio anitz eta desberdinak sentitzen ditugu haurrak garenean; okerrena, haiek
nahasiak sentitzea da. Egun horren bezperan ezin nintzen lokartu oso urduri
nengoelako, amak ni ikustera etorriko baitzen! Lo gutxi egin ondoren, gosalorduan nekea sentitzen hasten duzu baina, ez duzu denborarik horri kasurik egiteko.
Eskolan berriz, guk prestatutako mozorroak janzten genituen eta ilara bat
eginez psikomotrizitate gelan, edo gimnasioan, eszenatokira igotzen ginen. Bertan,
gurasoek aulkietan eserita zeuden eta, eszenatokitik haien begiraden bila
geunden.
1997ko Santo Tomas eguna.
Negua ailegatu eta baserritar
jantziak ateratzen genituen armairutik. Santo Tomas eguna inauteriak baino
gehiago espero nuen. Hain bereziak ziren pololoak niretzat, Santo Tomas egunean
kalera gona gabe atera nahi nuela. Eskolan dantza egiten genuen eta euskal-musika jartzen ziguten, eta
ikasitako koreografiak erreproduzitzen genituen. Mutilen inbidia nuen haiek
erretzeko pipa erabiltzen zutelako eta neskak, berriz, ez. Gainera, gela-kide baten pipan
putz egitean, xaboi ponpak egiten zituen! Horregatik, pipa lapurtzen nion ahal
nuen guztietan.
Gaupasa!
Apirileko asteburu batean
ahizpa, lehengusina eta hirurok izeba eta osabarekin Aranora joan ginen. Bertan osabak
eta izebak harrizko etxola zuten. Etxetik kanpo lo egiten nuen lehenengo aldia
izan zen hura. Etxolaren aurrean osabak kanpadenda muntatu zuen bere
lagunaren semeak eta gu hirurok lo
egiteko. Etxola zugaztiz inguratuta zegoen
eta, izebaren laguntzarekin, lurrean aurkitutako pinaburuekin su txiki bat egin
genuen. Gauean, errekaren eta animali txikien soinua entzuten zen.
Kanpai-dendan sar zitekeen animalien beldur ginen guztiok baina nekeari esker, gehiegi larritu baino lehen lo hartu genuen.
Ahizparen jaunartzean...
Ahizparen
Lehenengo Jaunartzean familia batu eta guztira, hirurogei bat pertsona bildu ginen
ospatzeko. Osaba-izebak agurtu nituen, lehengusu-lehengusinekin dantza egin
nuen, ahizparekin barre egin nuen eta batez ere, bikain igaro nuen. Osabak
espero ez nuenean ateratako argazkia da. 1997ko maiatzak 18an.
Uda ailegatu eta... herrira goaz!
1998ko abuztuan, gurasoak, ahizpa eta laurok, aiton-amonekin joan ginen Trujillo-ra. Bertan, ama eta beste zazpi anai-arreba jaio ziren etxean igaro genuen hila. Goizean-goiz jaikitzen ginen eta etxeko sarrera bustitzen genuen. Aitona eta biok tutu bihurgailua esku batean eta aulki bat bestean ateratzen ginen. Aitonaren esanak jarraituz, kontu handiz bustitzen nuen aterpea. Berarekin denbora pasatzea izugarri maite nuen. Gainera, ardura horren aurrean oso harro eta pozik sentitzen nintzen.
Abuztuko beroa ekiditeko, etxeko "piloian" bainu infinituak hartzen genituen. Zipi eta Zape bezala, ahizpa eta biok han igarotzen genituen egunak eta gauak. Bertan, igelak bezala igeri egiten genuen, pilotara jolasten genuen eta batez ere, utzi genuen beroa pasatzeari.
Uda ailegatu eta... abentura eguna!
Hona
hemen 1998ko txirla-bilatzaile bat. Oporretan egunero joaten ginen hondartzara. Inoiz ez dut maite igeri egitea baina, uretan jolastea betidanik gustuko
izan dut. Arrain txikiak zeuden Mediterraneoko hondartza horretan eta noski,
txirlak ere.
Aitak ahizpari eta bioi jolasen, istorioen, abestien eta kontakizunen bidez gauzak azaltzen zizkigun, mundu berri batera
erakartzen.
Ibilaldi guztiak ahizpa eta bion galderen eta jakinminarengatik luzatzen ziren, eta horregatik, motxila baten barruan janaria eramaten genuen. Hau da, tomate batzuk, laranjak, otartekoak eta noski, ur botilak. Eguerdi horretan pikondo baten itzalpean eseri ginen ama (argazkia ateratzen ari da), aita, ahizpa, eta laurok. Zuhaitzetan zeudela eta, postre bezala piku batzuk hartu genituen. Digestioa ondo egiteko, bertan siesta bat hartu genuen eta, arroz-sorotik kanpadendara bueltatu ginen.






