2017(e)ko maiatzaren 20(a), larunbata

Programazioa - Hezkuntza Hezkidetzailea

Kaixo berriro!! Hemen uzten dizuet Hezkuntza Hezkidetzailearen arloko programazio baten aurkezpena. Lan hau Kimberly Peredo, Marina Miranda, Marrubi Tapia eta laurok burutu dugu. Espero dut gustuko izatea!!




Hemen uzten dizuet lan-taldekoen blog helbideak:

Marina Miranda: marinarenbloga.blogspot.com.es
Kimberly Peredo: kimberlypfranco.blogspot.com.es
Marrubi Tapia: marrubita.blogspot.com.es

Hurrengo sarrera arte!

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Liburuak

Lehenengo sarreran esan nuen bezala, liburuak irakurtzea maite dut. Berdin zait ze liburu mota den, eskuratzen dudan liburu bakoitza irakurtzen dut. Hilabetean behin liburu bat gutxienez irakurri behar dut.

Liburuak gauza berri eta zirraragarriak eskaintzen dizkigute, horrela ere hazten gara. Liburuetan agertzen diren bizipenak irakurriz gure iritziak sortzen, moldatzen eta aldatzen dira askotan.

Gehien gustatzen zaizkidan liburuak irakaspenak dituztenak dira, David Safier-en "Maldito karma" edo Romain Puértolas-en "El increíble viaje del faquir que se quedó atrapado en un armario de Ikea" besteak beste.

Baina badaude beste liburuak hala nola Andrés Pascual-en "El haiku de las palabras perdidas" izeneko liburua. Bertan honako esaldi esanguratsua aurkitu nuen: "Siempre hay una alternativa, por pequeña que sea, para cambiar nuestro destino".

Oraindik irakurri nahi ditudan liburu-zerrenda luzea da, eta egunero hau luzeagoa bihurtzen da. Hurrengo liburua zein den erabaki dut: Carmen G. de la Cueva-ren "Mamá, quiero ser feminista".

Egia esanda, liburuak paperean ditut gustuko, formatu digitalean baino. Arazoa zein da? Gordetzeko lekurik ez daukadala. Gainera, ebook-etan liburu asko sartu ditzakegu, ehun baino gehiago eta horrela, irakurri dezakegu une oro.

Zer uste duzue? Zer gustatzen zaizue gehien?

2017(e)ko maiatzaren 8(a), astelehena

"Être libre, ce n’est pas pouvoir faire ce que l’on veut, mais c’est vouloir ce que l’on peut" - Jean Paul Sartre. 

2017(e)ko apirilaren 30(a), igandea

Hezkuntza Hezkidetza - Aniztasuna.

Burutu dugun lan honen bidez gelakideekin hezkidetza eta aniztasunari buruz mintzatzea dugu helburu. Batez ere, askotan nahi gabe eta ohartu gabe egiten ditugun gauzak aldatzen saiatzeko.

Lehenik eta behin bi kontzeptu argitu behar dira:
  • Sexismoa: rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da.
  • Hezkidetza: Irizpide sexistei ez jarraituz heztea.

Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusienetariko bat ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da, horrela bakoitza protagonista sentituz hazi eta hezteko aukera sustatuko baitira. Esku hartze kontzienterik definitu ezean, sexismoaren zikloa etengabe erreproduzitzan jarraituko baita.

Kalean zein etxean, mintzatzean eta aritzean desberdintasun anitz daude. Bizi garen hirietan batez ere, espazioetaz mintzatzen garenean, desoreka dagoela esan behar dugu. Kaleetatik goazenean emakumezko izenekin oso kale gutxi daude, %10 baino gutxiago, eta hauek “Maria” izena askotan daramate, birjinei erreferentzia eginez.

Adibidea: Oraindik patioa mutilena dela diote, baloia eta porteriak nagusitzen dira espazioaren kudeaketan eta neskak hitz egiten jarduten dute patioaren inguruan. Neskek ez dute bereziki adierazten espazio gehiagoren beharra; izan ere ondo barneratuta daukate beraientzako esparruak beste batzuk direla, hitz egiteko elkartu daitezkeen espazioak hain zuzen.

Hitz egiten eta idazten dugunean, hau da, komunikatzen garenean gizartean dauden baloreak transmititzen ditugu. Honek alde batetik errealitatea islatzen du eta beste aldetik, jokabideak baldintzatzen ditu. Adibide bezala erabili dezakegu nesken eta mutilen arteko desberdintasunak hitz egiten dugunean. Neskei goxo hitz egiten zaie eta ez zikintzeko edota zuhaitzetara ez igotzeko esaten zaie; mutilei berriz, zakarrago hitz egiten zaie eta zuhaitzetara igotzeko adorea ematen zaie.

Egoera hau saihesteko zenbait faktoreri erreparatu behar diegu:

  • Genero kutsadura saihestu behar dugu, hau da, euskaraz mintzatzen garenean “guraso” hitza erabili, ama edo aita hitzak saiheztuz. 
  • Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabili, kasu honetan hitz egiterakoan edota idazterakoan, femeninoa eta maskulinoa jarraian erabiltzean femeninoa maskulinoa baino lehenago esaten bada ez da hain errepikakorra geratzen; idaztean berriz -x- letra erabiltzea aholkatzen da, -@- ez baita alfabetoaren parte.
  • “Giz-” erroa ez hainbeste erabili, gizarte hitza jendarte, sozietate edota gizon-emakumeak hitzengatik ordezkatu daitekeelako.
  • Aipamen asimetrikoekin adi egon behar gara, parekideak izan behar dira, hau da, bikote bati buruz mintzatzen bagara, neska eta gizona esatea desegokia da, emakumea eta gizona edo neska eta mutila erabili behar dira.
  • Sexuen araberako ezaugarri eta balorazio desberdinak deuseztatu, lehen esan bezala ezin zaie mutilei adjektibo batzuk ipini eta neskei beste batzuk, mutilak ez dira ausartak izan behar eta neskak ez dira lasaiak izan behar.
  • Euskarak duen araudi ez baztertzailea jarraitu; beste hizkuntzetatik kutsatzen ez utzi, adibidez, “guraso” hitzak ama zein aita batzen baitu.



Hau guztia jarraitzean hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen ari garela esan dezakegu. Hizkuntza hezkidetzailearen definizioa honakoa da: “hizkuntza hezkidetzailea ez sexista eta inklusiboa da, pertsona guztiak (emakume zein gizon) aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde guztiak integratzen dituena (etnia, kultura, orientazio sexualak, sinesmenak, ezaugarri fisiko edo psikikoak...), aniztasuna aberastasun-iturritzat hartuz pertsona guztiak baloratzen dituen, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena, bizimodu desberdinak aipatzen dituena, esaldiak positiboz adierazten dituena, era baketsua erabiltzen duena, eta, gainera, berdin egiten duena ez ahozko adierazpenean: keinuekin, gorputzarekin, irudiekin, eta abar.”
Jarraian esan beharra dago hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea zaila dela, gure barnean finkatuta baitago beste era batean hitz egitea. Baina, pazientzia izan behar dugu eta gure artean elkarri lagundu, bidea pausoz pauso egiten delako.

Lehenik eta behin partaidetzaren definizioa argitu beharra dugu: pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta bertako pertsonek eragile gisa jarduten dira etorkizunari begira. Bi partaidetza mota daude, bakarkakoa eta kolektiboa.
Parte hartzearen ezaugarriak hiru dira: eraldatzailea, hezitzailea eta sortzailea. Eraldatzailea da kontzientziak esnarazi nahi direlako eta protagonistak aktibatzen dituelako harremanak, botereak eta egoerak aldatu nahi direlako. Hezitzailea da, eragileen gaitasunak eta ahalmenak garatzen dituelako. Eta azkenik, sortzailea da, berritu egiten duelako, agertoki desberdinetara eramaten gaituzten bideak eta irtenbideak bilatzen dituelako.

Partehartzea gertatu dadin ezinbesteko hiru baldintza eman behar dira: parte hartzen jakitea, aukera izatea eta nahi izatea.
Alor honetan mugak daude, hala nola, eskolan neskei arreta maila baxuagoa eskaintzen zaie; lanbide espektatibak ere desberdinak dira; adibidez emakumezkoak zaintzarekin zerikusia dituen ikasketak egiten dituzte, hala nola, erizaina, irakaslea, etxeko langilea...; beste muga bat emakumezko eredu oso gutxi daude eskoletan, kimika ikasten ari garenean oso gutxitan mintzatzen da Marie Curieri buruz.
Aintzat hartu behar dugu eskubide eta gaitasun berdinak ditugula, guztien ahotsa entzuteko estrategia egokiak erabili behar ditugula, desorekak identifikatu behar direla eta guztien protagonismoa onartu eta bultzatu behar dugula.

Erabiltzen dugun hizkuntzak izugarrizko eragina duela aitortu beharra dugu. Hau da, hizkuntzak mundua ikusteko dugun era eta gure jokabidea baldintzatzen ditu. Baina, hizkuntzak ez du soilik errealitatea azaldu eta interpretatu egiten, baizik eta sortu ere bai.

Azkenik, hezitzaile, irakasle eta pertsona garen aldetik gauzak aldatzea gure esku dago, guztiok baitugu zer esana /dugun papera garrantzitsua baita. Berdintasunean oinarrituz harreman berriak sortuko ditugu, ez du inporta nolakoak garen fisikoki, edo nolako pentsaera dugun, azken finean garrantzia duena gure kideekin, familiarekin eta inguratzen gaituenarekin dugun jarrera eta besteekiko onarpena dira, hau guztia enpatiarekin lotuz. Gainera emakumeek zein gizonezkoek lidergoa izateko eskubide bera izan beharko luketela azpimarratu nahiko genuke. Kasu gehienetan gizonezkoak baitira lidergoan eta goi-kargutan dauden pertsonak. Eredu berdinkideagoak erakutsi, adibidez margolanei buruz mintzatzean emakumezko erreferentziak hartu behar ditugu ere. Teknologiarekin ere harreman estua eduki behar dugu, mundua oso azkar aldatzen baita eta interneten ageri diren rol tradizionalak zalantzan jarri behar ditugu, haurrek sexismoaren pean ez egoteko. Gainera, haien kabuz pentsatzen irakatsi behar diegu eta haiek izan nahi duten hori argudiatzen eta defendatzen badutela, edozein gauza lortu dezaketela; eta honela, bakoitzak nahi duena izateko aukera edukitzeko. Hizkuntza hezkidetzailea erabili, andereño hitza gure hiztegitik ezabatu hezitzaile, irakasle eta horrelako sinonimoak erabiltzeko; neska, mutil, trans, homo, hetero… eta horrelako hitzak errespetatu eta erabili naturaltasunarekin.




2017(e)ko apirilaren 13(a), osteguna

"Cajas de vida: paisajes que nos narran" - Marisol Anguita - nº442 Cuadernos de Pedagogía


Urtarrilaren azken egunetan didaktikako irakasleak ekarri zigun gaztelerazko iruzkin bat. Bertan "bizitza kutxak" terminoa agertu zen.

Bizitza kutxak bakoitzaren bizipenekin osatzen dira: zinema sarrera batekin, argazki batekin edo objektu desberdinekin. Iruzkinean ze gauzak sartu daitezkeen aipatzen da. Baina, nola transmititu honek sortzen duen irrika haurrengan eta zenbat erabilpen dituen gela barnean aipatzen da ere.

Irakurritako iruzkinean esaldi batzuk deigarri izan dira bai taldekideentzako bai niretzako ere. Hona hemen bertako esaldi esanguratsuak:
  • Compartimos con nuestros amigos nuestros secretos.
  • "Guardamos nuestra ecografía, un objeto importante, un peluche, el primer chupete, una foto de nuestro primer viaje a la playa".
  • Bruner (1997) "es a través de nuestras propias narraciones como principamente construimos una versión de nosotros mismos y el mundo, y es a través de sus narraciones como una cultura ofrece modelos de identidad y acción a sus miembros".
  • Las cajas de vida como contenedoras de nuestros paisajes de ser, cambiantes.
  • Primero cultivar l deseo de crear la caja; segundo montamos en los contenedores de nuestros relatos íntimos; tercero, decoramos y personalizamos; cuarto, con la familia. 
  • "Tú me devuelves lo que interpretas que estoy contando, repensando".
  • No desde la idea de generar una actividad, si no desde el deseo de provocar una situación rica que nos permita (re)conocernos y, a la vez, ser reconocidos.
  • "Cuando vivimos, las cosas nos pasan; pero cuando contamos, las hacemos pasar".
  • "Entre todas estas vidas cosidas con intensidad, nos vamos componiendo desde lo que nos toca, lo que nos conmueve y lo que nos suena a cada uno, vamos dejándonos sentir: eso también habla de mí".
Honako esaldiak bai taldekideentzat bai niretzat esanguratsuenak izan dira. Iruzkin osoa irakurri nahi baduzu esteka honetan sakatuz aurkituko duzu:
http://documentsice.uab.cat/cultura_mates/infantil/Cajas%20de%20vida.pdf


2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

El increíble viaje del faquir que se quedó atrapado en un armario de Ikea - Romain Puértolas

"La primera palabra que el indio Dhjamal Mekhan Dooyeghas pronunció cuando llegó a Francia fue una palabra sueca. ¡El colmo! «Ikea». Eso fue lo que susurró."


Honela hasten da Romain Puértolas-en liburu xarmagarri hau. Hasieratik harrapatzen zaituena, bidai baten parte hartzaile bihurtzen zaituena.


Orain dela urte bat eskuratu nuen liburua. Ze erabaki ona izan zen hura lortzea! Leku batetik bestera eramaten nuen, berdin zitzaidan autobusa itxaroten ari nintzenean irakurtzea edota hondartzan nengoen bitartean. Goizez, arratsaldez eta gauez irakurtzeko grina nuen.

Dibertigarria eta harrigarria da, baina goibel sentiarazten dizkizun momentuak baditu ere. Parisetik Indiara bidaiatzen nuen Dhjamal Mekhan Dooyeghas-ekin. Protagonista bidaian aurkitzen dituen lagunak beste errealitateak helarazten digu, beste ikuspuntuak.
Honen onurak anitz dira; halaber, "buru-espansioa".

Liburu honen bitartez kultura, tradizio, ohiturak, trikimailuak, eta abar biziko ditugu nolabait.

Romain Puértolas-en liburu honek hainbat sentimendu eta esperientzia helaraziko dizkizue. Oso liburu ona iruditu zait eta zuei guztioi gomendatzea gustatuko litzaidake.

Goza ezazue liburu honekin!


2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Gure bizipenak curriculum-era islatuz

Kaixo berriro ere eta ongi etorri gure talde-bizipenetara!


Orain dela aste bat txikitako elkar-erlazionatuta zeuden bizipenei buruz mintzatu ginen taldean. Aldez aurretik bakarkako lana egin genuen bizipen ezberdinak idazten gure blog pertsonaletan.


Gaur, beste zerbait ekartzen dugu. Gaurko sarrera honetan aurreko talde-bizipenak bat egin ditugu Curriculum-arekin. Hasiera batean pixka bat kosta zitzaigun informazioa antolatzea, zuk, irakurleak, curriculumarekin erlazionaturiko alderdiak modu argian ulertzea baitzen gure helburua. Ulergarria eta batez ere, lagungarria izatea espero dugu.



Gure bizipenak curriculum-era islatuz


Haurrentzako mozorrotzea denbora pasatzeko modu ezin hobea da. Eta hala da, askok disfrutatzen dute inauteri, Santo Tomas edota Donostiako egunean. Baina festa horiek gure kultura hedatzearekin daude zuzenean lotuta eta baita Haur Hezkuntzako Kurrikulumarekin. Arropa desberdina janzten dugu, hau da, garai bateko pertsonak imitatzen ditugu. Jai egunen historia edo zergatiaz hitz egiten digute eskolan eta familian, beraz, ezagutu egiten ditugu festen arrazoiak. Alaitasun giroan murgiltzen gara, gure familiakoek, auzokoek eta hirikoek beste kulturak badirela ere erakusten digute. Beraz, denek gauza berdinak ospatzen ez ditugula ohartzen gara.


Baina guretzat gure kultura da garrantzitsuena, beraz, hori balioesten dugu interesa erakutsiz. Arretaz behatzen dugu gure ingurua eta gozatu egiten dugu elkarlanean eta lankidetzan oinarritutako ospakizunaz. Eta azkenik, festa giroaz kutsatuta dantzatu, kantatu eta ondo pasatzen dugu elkarrekin. Honela gure arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra eta gorputz-adierazpena garatzen ditugu, gure nortasuna garatzen goazen bitartean.

Mozorroekin erlazionaturiko esperientziak oinarrizko konpetentzia espezifiko hauekin bat doaz: arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra.

Curriculum-aren lehenengo eremuari dagokionez, “nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua”, hamabigarren ezaugarria hautatu dugu, “haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko” esaten duena.

Edukien barruan “elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan”aurkitu daiteke. Ebaluazio -irizpide eta -adierazleen artean nabarmendu dugu bederatzigarren puntua: “gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziako gizarte taldeetan gogoz parte hartuta”; eta honen barruan askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzea eta ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk ezagutzen ditu.

Curriculum-aren bigarren multzoan, “nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”-n, Lehenengo zikloko “dramatizazio eta imitaziozko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea” erlazionatuta zegoela iruditu zaigu. Eta ebaluatzeko “gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpenak” erabiltzea lagungarria dela uste dugu.


Irteerak egiten genituen bakoitzean putzuetan salto eginez, gauza berriak ikusiz, pertsona ezezagunak lagun bihurtuz, abereak eta beste animaliak zein haien kumeak elikatuz ikasten genuen. Gainera, irteera bat egiten genuen bakoitzean gure barnean su bat pizten zen eta horrek urduritasuna, irrika, beldurra eta bestelako sentimenduak jasaten genituen. Curriculumera begiratzen badugu, atal anitzekin lotu ditzakegu ikasgai guztiak.

Lehenik eta behin irteerak elkarbizitzako konpetentzia betetzen du. Baina, ez horrekin bakarrik norbera izaten ikasteko konpetentziarekin eta hizkuntza -eta literatura -komunikaziorako konpetentzia ere.

Curriculumaren lehenengo eremuan, “nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua”, zazpigarren ezaugarriarekin lotu dugu: “Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea”.

Bertako edukien artean, “pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea”, “elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan” eta “gorputza eta emozioak autorregulatzea” hauek izan dira egokienak guretzat.

Lehen zikloko edukien barruan, irteerak hirugarren multzokoarekin zerikusia dutela ikusi dugu “naturako elementuak (ura, hondarra eta bestelakoak) eta beste fenomenoak (euria, haizea eta bestelakoak) behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen hastea” .

Ebaluazio-irizpide eta -adierazleen barruan laugarren puntuko, jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzea eta laguntzea eta, bederatzigarren puntuko “ezagutzen ditu ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk” irteerak egiten direnean behatzeko tresna onak izan daitezkela uste dugu.

Curriculumaren bigarren eremuan, “nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”, etapako helburuen atalean lehenengo puntua hautatu dugu, “norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko”.

Edukien barruan, “informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.)” nahiz “gorputza eta emozioak autorregulatzea” garrantzitsuak direla diogu.

Ebaluazio-irizpide eta -adierazleen barruan “sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea” jaso dugu.

Curriculumaren hirugarren eremuan, “haur hezkuntza, eginkizun partekatua” delaren barnean “lotura afektibo egonkorrak, onartua sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko egokiak” eta “garapenerako ingurune pizgarria” bildu ditugu.


Beste alde batetik, haurtzaroko gauza garrantzitsuenetako bat atxikimendua da. Laurok aipatu dugu atxikimendua, gauza garrantzitsu bat bezala gure bizipenetan, gure eskolagatik genuen atxikimendua, edo gure gurasoekin edo auzoarekin genuena. Guzti honek curriculumarekin erlazio zuzena du.

Oinarrizko zehar konpetentziaren atalaren barruan bi puntu lotu ditzakegu atxikimenduarekin; elkarbizitzarako konpetentziarekin eta norbera izaten ikasteko konpetentziarekin.

Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuaren atalren barruan, etapako helburuen barruan lau puntu erlazionatu ditugu;

Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haien parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.

Atal berdin honetan, helburuen barruan lau puntu aipatu ditugu; gatazkak kudeatzea, gorputza eta emozioak autorregulatzea, pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia lantzea eta asertibitatea) eta azkenik, elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.

Lehen zikloko edukietan lehenengo multzoan “ nortasuna eraikitzea” item bat aipatu dugu: Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea. Bigarren multzoan “hartu-emanak gizarte ingurunean” beste item bat aipatu dugu: Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.

NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUAren atalean zenbait puntu erlazionatu ditugu. Etapako helburuen barruan Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko. Eduki komunetan gatazkak kudeatzea eta gorputza eta emozioak erregulatzea.

Atal honetako azken puntuan “ ebaluazio-irizpide eta adierazleak” bi puntu aipatu ditugu atxikimenduarekin zerikusiak dutenak: Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko, eta sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.

Azkenik, curriculumeko azken atalean, METODOLOGIA KONPETENTZIEN ARABERAKO HEZKUNTZAREN IKUSPEGITIK puntu bakar bat atera dugu:Lotura afektibo egonkorrak, onartuta sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko egokiak. Beraz, haurrek harreman afektibo egonkor eta kalitatezkoak izan behar dituzte zaintzen eta babesen dituzten pertsonekin eta ikertzeko eta jolasteko beharrizanak asetzen dizkieten pertsonekin. Atxikimendu figura eragin erabakigarria dute haurraren garapen sozialean. Figura horiek gabe, zalantzan eta babesgabe sentitzen dira.


Lagunei dagokienez, txikitatik ditugun elementu garrantzitsuak dira.. Lagunek gure bizitza baldintzatzen dute, eta esan genuenez, lagunak ikastolaren arabera ditugu; hau da, ikastolaren arabera lagun batzuk edo beste izango genituzke.

Oinarrizko konpetentzietan ‘Elkarbizitzarako konpetentzia’ eta ‘Norbera izaten ikasteko konpetentzia’ aipatu ditugu. Azken finean, lagunek gure nortasunean eragina dute, eta haiekin elkarbizitzarako lehenengo pausoak ikasten ditugu.

Eduki komunetan hurrengoak erlazionatu ditugu lagunekin: Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia lantzea eta asertibitatea)’ eta ‘Gatazkak kudeatzea’. Azken honek badu zerikusia lagunekin, gure lehen gatazkak eta hauek ebasteko metodoak ikasten ditugulako.

Lehen zikloko edukiei dagokionez, hurrengoak bereizi ditugu:
- Nortasuna eraikitzea
- Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea.

- Hartu-emanak gizarte-ingurunean

Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten ikastea.

Ebaluazio irizpideetan, ‘Jolasetan parte-hartzea eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena’ aipatu dugu, eta honen barnean ‘Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du’ atala.

‘Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua’n, etapako helburuen atalean, ‘Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko’ puntua aukeratu dugu.



Hurrengo sarrera arte!